Erreferentzia-teknika

Patricia Gómez Ruiz

Hezitzailea (Euskal Herriko Unibertsitatea); Pedagogoa (Deustuko Unibertsitatea); Ingurumen Hezkuntzako eta Globalizazioko Unibertsitate Espezialista (UNED). Gainera, 2000 ordu baino gehiagoko prestakuntza du aipatutako arloetako diziplinarteko gaietan.
Euskadiko delegazioan lan egiten du 2011. urtetik, eta hezkuntza-proiektuak garatzen ditu maila guztietan, baina batez ere maila formalean. Bere taldearekin batera, hainbat ekintza-mota diseinatzen eta burutzen ditu, proiektuen formulazioarekin hasi eta ebaluazioraino. Horiek, aldi berean, antolakuntza-eraldaketako beste barne-prozesu batzuez zeharkatuta daude.
Aurretik, Gipuzkoako eta Bizkaiko Foru Aldundiei zuzendutako proiektuak garatu ditu hainbat urtez, eta horien bitartez, administrazio publikoetako eta agentzia pribatuetako teknikariei eta politikoei zuzendutako prozesuak erraztu ditu iraunkortasun, giza-garapen eta berdintasun agenden inguruan.

Garatutako proiektuak

2023. 2019-2023 Inclusión del derecho a la Alimentación y el Desarrollo Sostenible con enfoque de género, en 6 familias de la Formación Profesional. Red Alimentacción.

Sarea sortu zenetik (2011), prestakuntza eta bidelaguntza jarduerak egiten ditu etapa guztietako ikastetxeetan (batez ere Lehen Hezkuntza eta Lanbide Heziketa). Hala, modu kolaboratiboan kontsumo-eredu alternatiboei buruzko proposamen didaktikoak eta sentsibilizazio-jarduerak egiten ditu irakasle eta ikasleentzat. Elikadura burujabetzaren aldekoak diren beste kolektibo batzuekin ere lan egiten du (artistikoak, hezkuntzakoak, ekoizleak), aldaketarako beharrezkoa den haztegia sortzeko.

2016. 2016-2022 Soberanía Alimentaria: construyendo unos sistemas alimentarios escolares más justos, sostenibles y educativos. Fases I-IV.

Ikastetxez ikastetxe, klaustroetan eta irakasleen prestakuntzarako Hezkuntza Sailaren ikastetxeekin elkarlanean (Berritzegune eta Ingurugela), sentsibilizazio- eta prestakuntza-ekintzak burutzen ditu, eskoletako arduradunei iraunkortasunarekin eta gizarte eraldaketarekin bat datorren ikastetxe-kultura baterako proposamenak luzatzeko, elikadura ardatz hartuta.

2014. 2014-2018 Consecuencias negativas del sistema agroexportador: Trabajo local para la transformación global. Fase I-V.

Eskola jantokian (batez ere Lehen Hezkuntzan) kokatutako gizarte eraldaketarako prozesuak laguntzen ditu, eta eremu hori hezkuntza- eta jasangarritasun-eremu gisa aldarrikatzen du pertsona guztientzat bidezko eta berdintasunezko elikadura-eredua sustatzeko, nekazarietatik hasi eta egoera ahulean dauden familietaraino. Hezkuntza-komunitateak garrantzi berezia du eraldaketako eta paradigma aldaketako prozesu horretan.

Erlazionatutako berriak

  • BASALANDAREAK

    Basalandareek 🌱 propietate ugari dituzte, eta erabilera asko dituzte haiekin presta daitezkeen platerei dagokienez 😉 Alimentacción programatik, hainbat plater egin ditugu Zaragozako Rodanas de Épila [...]

    2023/07/10

  • TAILERRAK: «CUINANT SOBIRANIA ALIMENTÀRIA»

    Asko gustatu zaigu Bartzelonako ostalaritza eskolako 🍽️ Sukaldaritzako zikloko bi talderekin “Cuinant Sobirania Alimentària” tailer bi egitea 🤩  

    2023/07/10

  • HEZIKETA ZIKLOETAKO IRAKASLEEN TOPAKETA

    Andaluziako, Madrilgo eta Euskadiko hainbat ikastetxetako Haur Hezkuntza eta Dietetika heziketa zikloetako irakasleen topaketa: esperientziak partekatzea, taldean lan egitea, Haur Eskola bisitatzea eta Haur Eskoletako [...]

    2023/07/10

  • NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA EKOIZPENA ERDI MAILAKO ZIKLOA

    Sierra del Segura BHIko (📍Beas de Segura, Jaén) Nekazaritza eta Abeltzaintza Ekoizpena Erdi mailako Zikloko 2022-2023 ikasturteko ikasleek Creación Comunicación Participativa taldearekin batera ▶️ eta [...]

    2023/07/10