Legezko oharra

www.redalimentaccion.org webgunea bisitatzen ari zara.

 

Justicia Alimentaria

C/ Floridablanca, 66-72 - Barcelona (08015) - 93 423 70 31    

CIF. G 58429077

 

2. Erabiltzailearen onarpena

Lege-ohar honen bitartez, Bidezko Elikadurak erabiltzaileen eskura jartzen duen

1. Identifikazio-datuak

 

Bidezko Elikadura eta Hegoa erakundeen www.redalimentaccion.org webgunea bisitatzen ari zara.

 

Justicia Alimentaria

C/ Floridablanca, 66-72 - Barcelona (08015) - 93 423 70 31    

CIF. G 58429077

 

2. Erabiltzailearen onarpena

Lege-ohar honen bitartez, Bidezko Elikadurak erabiltzaileen eskura jartzen duen www.redalimentaccion.org webgunerako sarbidea eta horren erabilera arautzen da. Erabiltzailea izango da webgune honen zerbitzuetara eta jardueretara sartzen, bertan nabigatzen, horiek erabiltzen eta horietan parte hartzen duen edozein pertsona. 

Webgunera sartzean eta bertan nabigatzean erabiltzaileak erreserbarik gabe onartzen du Lege-ohar hau. 

Webgunearen bitartez, Bidezko Elikadurak berezko baldintzak izango dituzten zerbitzuak eskaini ditzake eta erabiltzaileari horien berri emango die kasu bakoitzean.

3. Webgunearen erabilera

3.1. Erabiltzaileak webgune hau eta honen edukiak eta zerbitzuak legearen, Lege-ohar honen, jardunbide egokien eta ordena publikoaren arabera erabiltzeko konpromisoa hartzen du. Halaber, erabiltzaileak debekatuta du webgunea edo haren bitartez ematen diren zerbitzuak erabiltzea legez kontrako helburu edo ondorioekin edo lege-ohar honen edukiaren kontrakoekin, hirugarrenen interesen edo eskubideen kalterako bada  edo, edozein modutan, webgunea edo haren zerbitzuak kaltetu, baliogabetu edo hondatu baditzake, edo beste erabiltzaile batzuek webguneaz normaltasunez gozatzea eragotzi badezake.

3.2. Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du, berariaz, webgunean dauden datu, programa edo dokumentu elektronikoak eta gainerakoak ez suntsitzeko, aldatzeko, baliogabetzeko edo beste edozein modutan kaltetzeko.

3.3. Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du beste erabiltzaile batzuei sarbide-zerbitzurako sarbidea ez oztopatzeko Bidezko Elikadurak zerbitzua emateko erabiltzen dituen baliabide informatikoak masiboki kontsumituz edota sistema edo zerbitzu horietan kalteak, eteteak edo akatsak eragiten dituzten ekintzak eginez.

3.4. Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du programarik, birusik, makrorik, appletik, ActiveX kontrolik edo beste gailu logikorik edo karaktere-sekuentziarik ez sartzeko, horiek Bidezko Elikaduraren edo hirugarrenen sistema informatikoetan edozein aldaketa eragiten badituzte edo eragin badezakete.

3.5. Erabiltzaileak webgunera sartzeak edo hura erabiltzeak berekin dakar Bidezko Elikadurak une horretan argitaratuta duen Lege-oharra onartzea. Lege-oharra erabiltzaileentzat eskuragarri egongo da beti.

3.6. Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du Bidezko Elikadurak bere webgunean eskaintzen dituen edukiak eta zerbitzuak (adibidez, iruzkinak, iritzi-foroak edo irakurleari irekitako orriak) behar bezala erabiltzeko eta horiek ez erabiltzeko legez kontrako edo fede onaren aurkako jardueretan aritzeko; ezta eduki edo propaganda arrazista, xenofobo, pornografiko-ilegala, terrorismoaren apologia edo giza eskubideen aurkakoa zabaltzeko ere.

4. Webgunerako sarbidea eta Pasahitzak

4.1. Webgunerako sarbidea librea eta doakoa da erabiltzaileentzat.

4.2. Zerbitzuren batera sartzeko erabiltzailea erregistratzea edo datu pertsonalak ematea beharrezkoa denean, datu pertsonalen bilketa eta tratamendua Lege-ohar honen 9. zenbakian xedatutakoaren arabera egingo da, baita Erregistro Baldintzetan xedatutakoaren arabera ere. 

4.3. Debekatuta dago adingabeek produktuak edo zerbitzuak webgunearen bidez kontratatzea. Haiek, aldez aurretik, gurasoen, tutoreen edo legezko ordezkarien baimena izan beharko dute eta azken hauek izango dira adingabeek egindako ekintzen erantzule. 

4.4. Webguneko zerbitzu bat erabiltzeko erabiltzailea erregistratu egin behar bada, egiazko eta legezko informazioa emateko ardura izango du. Erregistratzearen ondorioz erabiltzaileari pasahitza ematen bazaio, hark konpromisoa hartzen du zerbitzu horietara sartzeko pasahitza arduraz erabiltzeko eta hura besteengandik gordetzeko. Erabiltzailea arduratuko da Bidezko Elikadurak ematen dion identifikatzaile eta/edo pasahitz guztiak behar bezala eta konfidentzialtasunaz zaintzeaz, eta konpromisoa hartzen du horien erabilera hirugarrenei ez lagatzeko, ez aldi baterako, ez modu iraunkorrean, ezta kanpoko pertsonei sartzen uzteko ere. Erabiltzailearen erantzukizuna izango da hirugarren ez-legitimoek pasahitza hura erabiliz zerbitzuak erabiltzea, bai erabiltzaileak hura modu arduragabean erabili duelako bai hura galdu duelako.

4.5. Erabiltzaileak berehala jakinarazi behar dio Bidezko Elikadurari identifikatzaileak eta/edo pasahitzak behar ez bezala erabiltzea ekar dezakeen edozein gertaera, hala nola lapurreta, galera edo horietara baimenik gabe sartzea, identifikatzaile eta/edo pasahitza horiek berehala desgaitu ahal izateko. Gertakari horiek jakinarazten ez diren bitartean, Bidezko Elikadurak ez du erantzukizunik izango baimenik ez duten hirugarrenek identifikatzaileak eta/edo pasahitzak behar ez bezala erabiltzeari dagokionez.

5. Lege-oharraren baldintzen aldaketa 

Bidezko Elikadurak berariaz gordetzen du lege-ohar hau aldatzeko eskubidea. Erabiltzaileak onartzen du bere erantzukizuna dela webgunea eta lege-ohar hau berrikustea.

6. Bermeak eta erantzukizunak mugatzea

6.1. Bidezko Elikadurak konpromisoa hartzen du webgunean egon daitezkeen edukietan akatsik ez egoten ahalegintzeko. Nolanahi ere, Bidezko Elikadurak ez du inolako erantzukizunik izango webguneko edukietan izan daitezkeen akatsen ondorioz, baldin eta akats horiek berari egotzi ezin bazaizkio. 

6.2. Bidezko Elikadurak ez du bermatzen webguneak eta zerbitzariak birusik ez dutenik eta ez du erantzukizunik izango interferentziek, omisioek, etenek, birus informatikoek, telefono-matxurek edo sistema elektroniko honen funtzionamendu operatiboko deskonexioek eragin ditzaketen kalte edo galeren aurrean, baldin eta horiek berari egotzi ezin bazaizkio; ezta sistema elektroniko horren funtzionamendu operatiboan izan daitezkeen atzerapenen eta blokeoen aurrean ere, baldin eta horiek telefono-lineen edo Internet-sistemaren edo beste sistema elektroniko batzuen gainkargen ondorioz ematen badira; ezta hirugarrenek, Bidezko Elikaduraren kontroletik kanpo, esku-sartze ilegitimoak eginez eragin ditzaketen kalteen aurrean ere.

7. Jabetza Intelektuala eta Industriala. Eskubide guztiak erreserbatuta. 

7.1. www.redalimentaccion.org webguneko eta bertako edukietako (testuak, irudiak, soinuak, audioa, bideoa, diseinuak, sorkuntzak, softwarea) Jabetza Intelektual eta Industrialeko eskubide guztiek Creative Commons lizentzia dute https://creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0/es/ edo, hala adierazten den edukietan, horiek hirugarren pertsonei dagozkie.

8. Hirugarrenen estekak

8.1. Webgunean Interneteko beste leku batzuetarako estekak edo hiperestekak baleude, Bidezko Elikadurak ez du inolako kontrolik izango leku eta eduki horietan. Bidezko Elikadurak ez du inolako erantzukizunik izango kanpoko webgune baten edukiengatik eta ez du bermatuko hiperesteken buruan edo Interneteko beste leku batzuetan dagoen edozein material edo informazioren erabilgarritasun teknikoa, kalitatea, fidagarritasuna, zehaztasuna, zabaltasuna, egiazkotasuna, baliozkotasuna eta konstituzionaltasuna.

8.2. Esteka horiek Erabiltzaileari gai jakin bati buruzko beste informazio-iturri batzuen berri emateko bakarrik ematen dira, eta esteka bat emateak ez du esan nahi Bidezko Elikadurak estekatutako webgune hura ontzat ematen duenik.

8.3. Bidezko Elikadurak beste webgune batzuetan bere edukiei buruzko aipamenak egitea baimentzen du, horien tratamendua errespetuzkoa bada, legea betetzen badute eta Bidezko Elikaduraren edukiak baimenik gabe erreproduzitzen ez badituzte.

9. Datu Pertsonalen babesa

9.1. Bidezko Elikadurak beharrezko neurri teknikoak eta antolaketa-neurriak hartzen ditu datu pertsonalen babesa bermatzeko eta datu horiek aldatzea, galtzea, eta baimenik gabe tratatzea eta/edo eskuratzea saihesteko; kontuan hartuta teknikaren egoera, gordetako datuen izaera eta dauden arriskuak, hori guztia datu pertsonalak babesteko Espainiako legeriak ezarritakoaren arabera.

9.2. Erabiltzaileak webgunean horretarako dauden inprimakien bitartez bere datu pertsonalak bidali ahal izango dizkio Bidezko Elikadurari. Inprimaki horiek datu pertsonalen babesari buruzko lege-testu bat dute, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta hura garatzeko Erregelamenduan (abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren bidez onartua) ezarritako eskakizunak betetzen dituena.

9.3. Mesedez, irakurri arretaz lege-testuak datu pertsonalak eman aurretik.

10. Legea eta jurisdikzioa

Bidezko Elikaduraren eta erabiltzailearen artean Lege-ohar hau interpretatzeari, betetzeari eta haren baliozkotasunari buruz sortzen diren auzi guztiak bere klausula propioen arabera arautuko dira, eta, haietan aurreikusita ez dagoen orotan, Espainiako legeriaren arabera. Alderdiak Bidezko Elikaduraren egoitzako epaitegi eta auzitegien jurisdikzioaren mende jarriko dira berariaz.

Pribatutasun-politika

Datu pertsonalen tratamendua

Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Lege Organiko hura garatzeko Erregelamendua onartzen duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan eta une bakoitzean indarrean dagoen gainerako araudian ezarritakoarekin bat etorriz, ematen dizkiguzun datu pertsonalak edo zure nabigazioaren eta Bidezko Elikadurak eskainitako zerbitzuak erabiltzearen ondorioz eskuratu ditzakegunak, Bideko Elikaduraren titulartasuneko fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horren helbidea C/ Floridablanca, 66-72 - Barcelona (08015) da, eta behar bezala inskribatuta dago Datuen Babeserako Espainiako Agentzian.

Pribatutasun-politika hau onartzean, zure datu pertsonalak aurreko paragrafoetan azaldutako helburuen arabera tratatzeko baimena ematen diozu Bidezko Elikadurari.

Azkenik, datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak baliatu ahal izango dituzu, baita merkataritza-komunikazio elektronikoak bidaltzeko emandako baimena ezeztatu ere, hola@redalimentaccion.org helbide elektronikora mezu bat bidaliz.