ETA KOOPERATIBA AGROEKOLOGIKO BAT SORTUKO BAGENU?
Publicado por alicia.sevilla a 8.02.2021Aurkezten dizugun gidaliburu hau curriculum-exenplifikazio bat da, Erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboaren (EOIK) metodologia garatzen duena, eta Nekazaritza Ekologikoko Erdi Mailako Heziketa Ziklora zuzenduta dago.
Bertan, genero-ikuspegidun elikadura burujabetzaren kontzeptua erabiltzen dugu, honek aldaketa-proiektu bat irudikatzen baitu, gizarte- eta ingurumen-ondorio larriak dituen gaur egungo elikadura-eredu agroindustrialetik beste eredu batera igarotzeko asmoa duena. Eredu berri horrek bermatuko ditu herriek elikagai nutritiboak, kulturalki egokiak, eskuragarriak eta modu iraunkor eta ekologiko batean
ekoiztuak izateko duten eskubidea, eta beren elikadura eta ekoizpen sistema aukeratzeko eskubidea. (Nyéléniko adierazpena - Elikadura Burujabetzaren Munduko Foroa, Sélingué, Mali, 2007).