Alimentacción Justicia Alimentariaren eta Hegoa institutuaren hezkuntza proposamen bat da. Horren bitartez, Elikadura Burujabetzaren printzipioetan oinarritutako elikadura eredu alternatibo bat sustatu nahi dugu. Hala, ikastetxea elikadura onarekin eta bizitzaren iraunkortasunarekin konprometitutako instituzio bat bihurtzen da. Alimentacciónetik irakasleak eta ikasleak laguntzen ditugu, hauen bitartez: prestakuntzak, tailerrak, baliabide didaktikoak, etab. Baliabide horiek erabiliz, hezkuntza komunitatea gure elikadura ereduak gizartean, ekonomian eta ingurumenean dituen ondorioen (ekoizpena, banaketa, merkaturatzea eta kontsumoa) inguruan kontzientziatu nahi ditugu. Gizarte-hezkuntza ekimen horrek elikaduraren gaia ikuspegi global batetik lantzen du, genero eta iraunkortasun ikuspegietan oinarrituz. Alimentacción programak Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziaren (AECID) laguntza du. Eskuen artean duzun liburu hau hezkuntza eredua birpentsatzeko gida bat da. Izan ere, trantsizioan dagoen Herritartasun globalerako Hezkuntzaren ikuspegitik, eredu horrek bere erreferentzia iturri nagusiak berreskuratzen ditu: pedagogia kritikoen tradizioa eta herri hezkuntza. Eredu horrek protagonismoa ematen die irakasleei eta ikasleei hezkuntza ekintzaren subjektu gisa baina, aldi berean, ikastetxearekin harremana duten gainontzeko hezkuntza eragileen rola aintzat hartzen du. Eredu horrek, gizartean eta kulturan esanguratsua den curriculuma landu nahi du. Horren bitartez, ikasleek errealitatea ulertu eta errealitatean eragin ahal izango dute. Azken batean, eredu hori kontzientzia etiko, kritiko eta eraldatzaile baten markoan oinarritzen da eta horretatik gizarte justiziazko eta ekitatezko ereduak sortzeko konpromisoa sendotzen du.
Gaur egun ez dago deskargatzeko fitxategirik
Esparru teoriko-pedagogikoa
Eskuliburua
Komentatu eduki hau
Sinergiak sortzea, eztabaidatzea eta zure ekarpenak entzutea maite dugu. Eduki hori baloratu nahi baduzu edo hobetzeko zure aletxoa eman nahi baduzu, formulario honetan iruzkinak egitera gonbidatzen zaitugu.