1. Sarrera eta definizioak

https://redalimentaccion.org webgunea bisitatzen ari zara. Haren titularrak Justicia Alimentaria eta Hegoa dira.

Justicia Alimentaria
Floridablanca kalea, 66-72 – Bartzelona (08015) – 93 423 70 31
IFK. G 58429077

Klausula hau onartuz, Pribatutasun Politika onartzen duzu redalimentaccion.org webguneko Erabiltzaile gisa, hori da Justicia Alimentariak webgunearen Erabiltzaileen eskura jartzen dituen edukietarako sarbidea.

Justicia Alimentariaren webgunearen Pribatutasun Politika eta Zerbitzuen Baldintzak ondo ulertzeko, honako definizio hauek eskaintzen ditugu:

2. Erabiltzailearen onarpena

Pribatutasun Politika honek Justicia Alimentariak Erabiltzaileen eskura erregistratu beharrik gabe jartzen duen https://redalimentaccion.org web-orrirako sarbidea eta erabilera arautzen du. Erabiltzailetzat hartzen da webguneko zerbitzu eta jardueretan sartzen, nabigatzen, erabiltzen edo parte hartzen duen pertsona.

Justicia Alimentariak zerbitzuak eskain ditzake web-orriaren bitartez, eta horiek berezko baldintzak izan ditzakete. Hala bada, Erabiltzaileari informatuko zaio.

3. Webgunearen erabilera

3.1. Erabiltzaileak Webgunea, edukiak eta zerbitzuak Legearen, Lege Ohar honen, ohitura onen eta orden publikoaren arabera erabiltzeko konpromisoa hartzen du. Era berean, Erabiltzailea web-orria eta bertan ematen diren zerbitzuak legez kontra edo Lege Ohar honen aurka ez erabiltzera derrigortuta dago, ezta hirugarrenen interesen edo eskubideen aurka, edo webgunea edo haren zerbitzuak kaltetzen, erabilezin bihurtzen, hondatzen edo haren erabilera galarazten duten modu batean ere.

3.2. Erabiltzaileak web-orriko datuak, programak edo agiri elektronikoak ez suntsitzeko, ez aldatzeko, erabilezin ez bihurtzeko edo beste edozein modutan ez kaltetzeko konpromisoa hartzen du.

3.3. Erabiltzaileak beste erabiltzaile batzuen sarbidea ez oztopatzeko konpromisoa hartzen du, Justicia Alimentariak zerbitzua emateko erabiltzen dituen baliabide informatikoen kontsumo masiboa ez eginez, ezta sistema edo zerbitzu horiek kaltetzen, eteten edo okerrak eragiten dituzten beste ekintza batzuen bitartez ere.

3.4. Erabiltzaileak Justicia Alimentariaren edo hirugarrenen sistema informatikoetan edozein alterazio eragin dezaketen programak, birusak, makroak, appletak, ActiveX kontrolak edo beste edozein gailu logiko edo karaktere segida ez sartzeko konpromisoa hartzen du.

3.5. Erabiltzaileak, webgunera sartzean eta hura erabiltzean, Lege Oharrean argitaratuta dauden baldintzak onartzen dituela ulertuko da. Horiek beti egongo dira erabiltzaileen eskura.

3.6. Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du Justicia Alimentariak web-orrian eskaintzen dituen edukien eta zerbitzuen erabilera egokia egiteko (hala nola iruzkinetan, iritzi foroetan edo irakurleari irekitako orrietan), eta, halaber, legez kontrako edo fede onaren eta lege ordenamenduaren aurkako jardueretarako ez erabiltzera eta eduki edo propaganda, arrazista, xenofoboa, pornografiko-ilegala, terrorismoaren aldekoa edo giza eskubideen aurkakoak ez zabaltzera konprometitzen da.

4. Web sarbidea eta Pasahitzak

4.1. Erabiltzaileek web-orrirako sarbide askea eta doakoa izango dute.

4.2. Erabiltzaileak zerbitzuren bat erabiltzeko erregistratu edo datu pertsonalak sartu behar dituen kasuetan, datu pertsonal horien bilketa eta tratamendua Lege Oharraren 9. atalean ezarritakoaren arabera egingo da, baita Erregistratzeko Baldintzetan ezarritakoaren arabera ere.

4.3. Adinez txikiek ezin dute web-orriaren bitartez produkturik edo zerbitzurik kontratatu. Hala, aldez aurretik eta behar bezala, gurasoen, tutoreen edo ordezkari legalen baimena izan behar dute eta haiek izango dira adinez txikikoak egindako jardueren erantzuleak.

4.4. Web-orrian zerbitzu bat erabiltzeko, erabiltzaileak erregistratu beharko du, eta egiazko eta legezko informazioa emateko erantzukizuna izango du. Erregistroaren ondorioz, erabiltzaileari pasahitz bat emango zaio, eta hark pasahitza modu arduratsuan erabiltzeko eta sekretuan mantentzeko konpromisoa hartuko du. Erabiltzaileak dira Justicia Alimentariak emandako identifikatzaileen edota pasahitzen zaintza eta konfidentzialtasuna gordetzeko arduradunak, eta horiek hirugarrenei ez emateko konpromisoa hartzen dute, ez denbora baterako ez behin betirako, baita kanpoko pertsonei sarbidea ez emateko ere. Hirugarren batek zerbitzuak legez kontrako modu batean erabiltzen baditu, erantzulea pasahitzaren jabea den erabiltzailea izango da, hura modu arduratsuan ez gordetzeagatik edo zuzenean galtzeagatik.

4.5. Erabiltzaileak berehala jakinarazi behar dio Justicia Alimentariari identifikatzaileak edota pasahitzak behar ez bezala erabiltzea eragin dezakeen edozein gertakari, hala nola lapurreta, galtzea, edo horiek baimenik gabe eskuratzea, horiek berehala baliogabetzeko. Gertakari horiek komunikatzen ez diren bitartean, Justicia Alimentariak ez du inolako erantzukizunik izango baimenik gabeko hirugarrenek identifikatzaileak edota pasahitzak behar ez bezala erabiltzen dituztenean.

5. Jabetza Intelektuala eta Industriala. Eskubide guztiak erreserbatuta.

5.1. Jabetza Intelektualeko eta Industrialeko eskubide guztiek https://redalimentaccion.org webgunearen eta haren edukien (testuak, irudiak, soinuak, audioa, bideoa, diseinua, sorkuntzak, softwarea) Creative Commons lizentzia dute https://creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0/es/edo, edukiren batean hala esaten denean, hirugarrenei dagozkie.

6. Hirugarrenen estekak

6.1. Web-orrian beste webgune batzuen estekak edo hiperestekak ematen badira, Justicia Alimentariak ez du inolako kontrolik izango gune edo eduki horiengan. Justicia Alimentariak ez du inola ere onartuko kanpoko webgune baten edukien erantzukizunik, eta ez du beste webgune batzuetako materialen edo informazioaren eskuragarritasun teknikoa, kalitatea, fidagarritasuna, zehaztasuna, zabaltasuna, egiazkotasuna, balizkotasuna eta konstituzionaltasuna bermatuko.

6.2. Esteka horiek bakarrik ematen dira Erabiltzaileari gai baten inguruan beste informazio iturri batzuk daudela jakinarazteko, eta, hortaz, esteka bat emateak ez du esan nahi Justicia Alimentariak web-orri hura onesten duenik.

6.3. Justicia Alimentariak bakarrik baimentzen du bere edukiak beste webgune batean aipatuak izatea, tratamendu hura errespetuzkoa bada eta legea betetzen badu, eta ez, inola ere, Justicia Alimentariaren edukiak baimenik gabe erreproduzitzen baditu.

7. Indarrean dauden arauak betetzea

7.1 Justicia Alimentaria, Espainan dagoenez, Espainiako eta Europako legeak bete behar ditu datuak babesteari eta informazio-gizarteko zerbitzuei dagokienez.

7.2 Beraz, Justicia Alimentariak une oro bermatzen du datuak babesteko eta informazio-gizarteko zerbitzuetako arauek ezarritako obligazioak erabat betetzen direla, baita aurrekoak osatzen edo ordezkatzen dituen beste edozein Lege edo arau ere.

8. Alimentaccioneko zerbitzuen Pribatutasun Politika honako hauetan aplikatzen da:

  • Erabiltzaile gisa web-orrian egiten de nabigazioa.
  • Erabiltzaile gisa webguneko edozein edukitan sartzea.

9. Tratamenduaren arduraduna

Datuen tratamenduaren arduraduna webgune honen titularra da: JUSTICIA ALIMENTARIA, IFZ: G58429077, eta egoitza soziala: Floridablanca kalea, 66-72, 08015 Bartzelona (Bartzelona).

10. Erabiltzailearen datu pertsonalen tratamenduaren helburuak

Web-orriaren erabileratik ateratako erabilera- eta nabigazio-datuek, eta Erabiltzailearen gailuari, gailuaren modeloari, sistema operatiboaren bertsioari, gailuaren edo konexioaren identifikatzaileei, sare mugikorraren datuei, eta okerrei, sistemaren jarduerari, hardware ezaugarriei, nabigatzaile motari, nabigatzailearen hizkuntzari, konexio eskaeraren datari eta orduari, erreferentziazko URLari, cookiei eta gailu terminaletan datuak biltzeko eta berreskuratzeko gailuei buruzko informazioak (COOKIE POLITIKAn azaltzen den bezala) honako hauetarako aukera ematen dute: Erabiltzailearen nabigatzailea eta gailua identifikatzeko, eta ikerketa analitikoak egiteko eta ikerketa horien emaitzaren arabera informazio pertsonalizatua erakusteko, bai zerbitzu propioetan baita beste batzuek emandako horietan.

11. HIRUGARRENEKIN PARTEKATUTAKO DATUAK

Justicia Alimentariak ez die Erabiltzaileen datu pertsonalak hirugarren alderdiei emango, ez badago tratamendu hori justifikatzen duen oinarri juridikorik.

Web-orriaren erabilera neurtzeko, Justicia Alimentariak kanpoko hornitzaileak erabiltzen ditu eta horiek, beren aldetik, Cookieak erabiltzen dituzte ikerketa analitikoak egiteko. Erabiltzaileak COOKIE POLITIKA kontsultatu ahal izango du une oro.

12. Erabiltzaileen eskubideak

Azkenik, Erabiltzaileak datuak eskuratzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango ditu, eta komunikazio komertzial elektronikoak bidaltzeko emandako baimena atzera bota ahal izango du, honako helbide honetara e-mail bat bidaliz: info@redalimentaccion.org