DESKRIBAPENA

Casa Rural Ger arte eta kultura ekintzak garatzeko gune landatarra da. Huescako Pirinioaurreko Yeste herrian dago. Hura hiru biztanleko herria da. Proiektua haranean bizi den jendearen kulturaz eta topaketaz elikatzen da. Kultura programazioa egiten dute (antzerkiak, erakusketak, musika, tailerrak…) eta arte ikastaroak antolatzen dituzte (yoga, sukaldaritza, musika…). Gainera, taberna bat dute, eta horretan tokiko eta gertuko produktua lehenesten dute. Halaber, ostatu ematen diote inguruko natura ezagutu nahi duen orori.

LANBIDE ARLOA

  • Ostalaritza eta turismo
  • Zerbitzu soziokulturalak eta komunitatearentzako zerbitzuak

LANKIDETZA-MOTA

  • Praktiketako ikasleak hartzea