DESKRIBAPENA

2018. urtetik, basoan hazten dituzten oilaskoen haragi freskoa eskaintzen dute ziurtagiri ekologikoarekin. Ez dute sintesiko botikarik erabiltzen. Sendagai naturalak bakarrik erabiltzen dituzte (sendabelarrak, % 90 haiek hazitakoak edo basoan batutakoak) abereen ongizaterako. Debosc ekimena bi ilusiorekin sortu zen: kalitate handiko eta botika arrastorik gabeko haragia eskaintzea, oilaskoak egoera ia basatian haziz; eta landa eta mendi eremu batean bizitzea, kasu honetan Solsonès eskualdean, Kataluniako Pirinioaurrean.

LANBIDE ARLOA

  • Nekazaritza

LANKIDETZA-MOTA

  • Tailerretan eta hitzaldietan parte hartzea
  • Praktiketako ikasleak hartzea
  • Ikasleek erakundera egindako bisitak