DESKRIBAPENA

Irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko kooperatiba da. Tarragonako Santa Coloma de Queralt herrian sortu zen, 2013an. Ogia egiten dute (elikagaien ekoizpena), elikadura iraunkorrari buruzko ezagutzak zabaltzen dituzte (hezkuntza), landa eremuko erronkei buruz hausnartzeko ikerketak egiten dituzte (ikerketa) eta landako ekosistemen iraunkortasuna hobetzen dituzten sareak errazten dituzte (tokiko dinamizazio agroekologikoa), hori guztia agroekologiaren eta elikadura burujabetzaren ikuspegietatik. Ikuspegi feministak kooperatibaren jarduera osoa zeharkatzen du.

LANBIDE ARLOA

  • Nekazaritza
  • Ostalaritza eta turismo
  • Elikagaien Industriak
  • Zerbitzu soziokulturalak eta komunitatearentzako zerbitzuak

LANKIDETZA-MOTA

  • Tailerretan eta hitzaldietan parte hartzea
  • Praktiketako ikasleak hartzea
  • Ikasleek erakundera egindako bisitak