DESKRIBAPENA

Haurrei elikadura osasungarria eta iraunkorra eskaintzeko printzipioa duen eskola jantokia da. Bere menuan barazki, lekale, produktu integral eta gertuko ugari dituzte, eta, horrela, tokiko ekonomia dinamizatzen laguntzen dute. Gertuko produktuak lehenesten dituzte, eta, ahal den neurrian, ekologikoak ere. Iraunkortasunarekin konprometitutako hornitzaileak bilatzen dituzte. Eta kontsumo arduratsuko kontzientzia hori ikasgelara eta familietara eraman nahi dute. Beren proiektuaren izena honako hau da: ALIMENTANDO ESCUELAS SOSTENIBLES.

LANBIDE ARLOA

  • Ostalaritza eta turismo

LANKIDETZA-MOTA

  • Tailerretan eta hitzaldietan parte hartzea
  • Ikasleek erakundera egindako bisitak