Erreferentzia-teknika
Gema Celorio Díaz
Geografia eta Historian lizentziatua (Kantabriako Unibertsitatea). Gaitasun Pedagogikoaren Ziurtagiria du eta Psikodidaktikako doktoregoa egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. 1989az geroztik, Hegoako Hezkuntza taldeko kide da. Bere jarduera profesionalean gizarte eraldaketarako hezkuntzari buruzko ikerketak egin ditu. Gida-planei eta programa pedagogikoei buruzko hainbat aholkularitza egin ditu zenbait erakunderentzat. Irakasle da honako ikasketa hauetan: Garapena eta Nazioarteko Lankidetza Unibertsitate Masterra (UPV/EHU) eta Nazioarteko Lankidetza eta Hezkuntza Askatzailea berezko Masterra (UPV/EHU). Hezkuntza taldeko lankideekin batera, Estatuan ospatu diren Garapenerako Hezkuntzari buruzko bost Biltzarrak antolatu ditu (1990, 1996, 2006, 2014 eta 2021). Halaber, hezkuntzari buruzko honako artikulu eta argitalpen hauen egilea da.
Garatutako proiektuak
2022. Extensión Universitaria Crítica. Una propuesta de compromiso social para la ciudadanía global en el contexto de postpandemia.
Asmoa Unibertsitate Hedapen kritiko baterako esparru teoriko-praktiko bat sortzea da. Horrek, komunikazio eraldatzaileko prozesuen bitartez, Unibertsitate-gizarte lotura indartzen lagunduko du. Gure ustez, Unibertsitateak komunitatearen premiei erantzun behar die, gizarte-eragileekin hitz egin behar du eta lurraldeko arazoei baterako konponbideak bilatu behar die. Proiektuan Estatuko zortzi unibertsitatek (Málaga, Granada, Murtzia, Valladolid, Leon, Nafarroa, Zaragoza eta Euskadi) eta Latinoamerikako bik (Uruguaiko UDELAR eta Kolonbiako UNICAUCA) parte hartzen dute. Jarduera osoa esku hartzeko lau estrategia hauetan ardazten da: ikerketa; eztabaida teorikoa, elkarrizketa eta proposamena; partaidetza eta eraikuntza kolektiboa; eta bestelako komunikazioa.
Informazio gehiago: Proyecto Extensión Universitaria Crítica
2021. Articulación vasco-colombiana para la experimentación, el aprendizaje y la comunicación de otra educación posible en tiempo de pandemias intermitentes.
Hegoako Hezkuntza taldeak Caucako Unibertsitatearekin (UNICAUCA) eta Hego Kolonbiako Unibertsitatearekin (USCO) aliatu da ekimen esperimental bat garatzeko. Haren helburua ezagutza-modu akademikoa eta soziala hurbiltzea da. Horretarako, modu horien artean beharrezkoak diren artikulazioak sustatu nahi ditu, ezagutza kritikoa ekoizteko asmoz. Izan ere, ezagutza kritiko hura beharrekoa da gaur egungo erronka sozial, ekologiko, ekonomiko eta kulturalei aurre egiteko. Proiektu honen bitartez, ikasleei GrAL eta MAL lanak egiten laguntzen diete, lan horiek hezkuntza askatzaileko ikuspegia izan dezaten; Latinoamerikako adiskideekin esperientziak eta eztabaida teorikoa partekatzen dute eta prozesuan egindako ikaspenak sistematizatzen dituzte.
Informazio gehiago: Proyecto Articuladxs
2019. Reflexiones, debates y propuestas para acompañar procesos de educación crítica. V Congreso de Educación para la Transformación Social.
Proiektuak honako hauek lortzen lagundu zuen: 1) Unibertsitate-komunitateari gizarte eraldaketara eta bestelako munduak sortzera bideratutako ikerketa-jarduera garatzen laguntzea; 2) Askotariko subjektuen arteko topaguneak sustatzea, pandemian eta pandemia ostean bizi ditugun prozesu sozio-kultural kezkagarriei aurre egiteko estrategiak birzehazteko asmoz; 3) Subjektu kritikoen arteko elkarrizketaren bitartez, zentzu, ezagutza eta esperientzia berriak sortzea, ekoizpen akademiko eta sozialeko esparruetatik sortuak. Lan-esparru horretatik, 2021eko azaroaren 18tik 20ra bitartean Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren V. Biltzarra ospatu zen Gasteizen. Horretan, 350 gizarte- eta hezkuntza-eragilek baino gehiagok parte hartu zuten.
Informazio gehiago: V Congreso de Educación para la Transformación Social