Erreferentzia-teknika

Alicia Sevilla Atienza

Batez ere bideratzailea eta herri hezitzailea da, baina beste hainbat titulu ditu. Biologian lizentziatua. Gaitasun Pedagogikoaren Ziurtagiria. Ingurumen Hezkuntza Masterra eta Gizarte eta Ingurumen Hezkuntza monitorea. Agroekologian eta Ekoizpen ekologikoan aditua. Landa Soziologia Masterra. Generoaren eta giza eskubideen arloko hezitzaileen hezitzailea. Gizarte eta Ingurumen Hezkuntzako kooperatibak sortu eta horietan lan egin du eta Argentinan, Bolivian eta Paraguain lan egin du prozesu komunitarioen bideratzaile gisa. 2019. urtetik, Justicia Alimentarian lan egiten du, Madril eta Gaztela-Mantxako pedagogia arduradun gisa.

Garatutako proiektuak

2022. Educando en la Agenda 2030 para promover un consumo alimentario sostenible en espacios universitarios de la ciudad de Madrid

Proiektuan, batez ere, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseak, Madrilgo Unibertsitate Autonomoak eta UNEDek parte hartu dute. Hala, proiektuak GIH 4, 11 eta 12 helburuak lortzeko bidean aurrera egiteko aukera eman zien unibertsitate horiei, prestakuntza-jardueren, esperientziak partekatzearen eta elikadura-eredu industrial globalizatuaren ondorioei, Madrilen dauden alternatibei eta 2030 Agendarekin duten harremanari buruzko sentsibilizazioaren bitartez. Hori guztia ingurumen-iraunkortasuneko, genero-berdintasuneko eta giza-eskubideetako irizpideak dituen elikagaien kontsumo baten bitartez, Madrilgo unibertsitate-komunitatean.

Informazio gehiago: alimentalauniversidad.org

2019. Avanzando hacia un modelo alimentario justo, sostenible y libre de plásticos en la ciudad de Madrid

Gure elikadura-ereduak eragiten dituen ondorioak herritarrekin landu ditugu, batez ere, hondakin plastikoei dagokienez. Hala, giza eskubideak eta ingurumena errespetatzen dituen elikadura-eredua eraikitzen duten alternatibak lehenesten ditugu. Proiektuaren lehentasunezko publikoa izan ez bada ere, Lanbide Heziketako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan ere ekintzak egin ditugu.

Informazio gehiago: Campaña Somos Plastivoros

Erlazionatutako berriak

  • BASALANDAREAK

    Basalandareek 🌱 propietate ugari dituzte, eta erabilera asko dituzte haiekin presta daitezkeen platerei dagokienez 😉 Alimentacción programatik, hainbat plater egin ditugu Zaragozako Rodanas de Épila [...]

    2023/07/10

  • TAILERRAK: «CUINANT SOBIRANIA ALIMENTÀRIA»

    Asko gustatu zaigu Bartzelonako ostalaritza eskolako 🍽️ Sukaldaritzako zikloko bi talderekin “Cuinant Sobirania Alimentària” tailer bi egitea 🤩  

    2023/07/10

  • HEZIKETA ZIKLOETAKO IRAKASLEEN TOPAKETA

    Andaluziako, Madrilgo eta Euskadiko hainbat ikastetxetako Haur Hezkuntza eta Dietetika heziketa zikloetako irakasleen topaketa: esperientziak partekatzea, taldean lan egitea, Haur Eskola bisitatzea eta Haur Eskoletako [...]

    2023/07/10

  • NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA EKOIZPENA ERDI MAILAKO ZIKLOA

    Sierra del Segura BHIko (📍Beas de Segura, Jaén) Nekazaritza eta Abeltzaintza Ekoizpena Erdi mailako Zikloko 2022-2023 ikasturteko ikasleek Creación Comunicación Participativa taldearekin batera ▶️ eta [...]

    2023/07/10