Gida didaktiko hau lehen hezkuntzako irakasleei zuzendutako baliabide bat da. Horren bidez, elikadura sistemaren eta horrek elikadura pobreziarekin eta elikadura txarrarekin duen loturaren azterketa kritkoa egiteko gaitasuna sustatu nahi da. Produktu azukretu, gazitu eta koipetuetan oinarritzen den elikadura sistema industrialaren ondorioz, mundu mailan, elikadura txarrari lotutako osasun arazoak ugaldu behar ditugu. Elikadura Burujabetza hau da: herriek beren elikadura erabakitzeko duten eskubidea, nutrizioaren, ekologiaren eta kulturaren aldetk egokiak diren elikagaiak produzituz eta kontsumituz eta gizon eta emakumeen artean berdintasunezko harremanak sustatuz. Hala, bada, metodologia aktibo eta kooperatiboak dituzten jardueren bitartez, irakasleak eta ikasleak zentroko eta auzoko elikadura ingurunea eraldatzera animatuko ditugu.
Gaur egun ez dago kanpoko estekarik
Komentatu eduki hau
Sinergiak sortzea, eztabaidatzea eta zure ekarpenak entzutea maite dugu. Eduki hori baloratu nahi baduzu edo hobetzeko zure aletxoa eman nahi baduzu, formulario honetan iruzkinak egitera gonbidatzen zaitugu.