Hemen aurkezten dugun gure errezeta iraultzaile honek, ikasleak ikasketa prozesu luze horretan gidatuko ditu; horretarako elikadura burujabetza proiektuen bidezko ikaskuntzaren bitartez landuko dugu. Metodologia horri esker ikasle bakoitzak bere ikasketaren protagonista da, eta autonomiaz eta arduraz garatzen du bere lana. Izan ere, eurak dira, lana planifkatzeko eta egituratzeko eta planteatutako arazoari irtenbidea aurkitzeko arduradunak. Lan horren bitartez, bada, funtsezko ezagutzak eta konpetentziak lortuko dituzte eta, horiek benetako arazoei erantzuteko baliatu ahal izango dituzte. Hala, konpondu nahi dugun arazo estruktural batetk abiatuz, errezeta multzo bat prestatzea proposatuko diegu. Horrela, gainera, modu osasungarri, dibertigarri eta kritiko batean sukaldean ibiltzera animatuko ditugu: egunean 5 bider jateak nahi dugun elikadura eredua erabakitzera behartzen gaitu. Subjektu politikoak gara!

Deskargak

Kanpoko estekak

Gaur egun ez dago kanpoko estekarik

Komentatu eduki hau

Sinergiak sortzea, eztabaidatzea eta zure ekarpenak entzutea maite dugu. Eduki hori baloratu nahi baduzu edo hobetzeko zure aletxoa eman nahi baduzu, formulario honetan iruzkinak egitera gonbidatzen zaitugu.

Iruzkin bat idatzi