DATUEN BABESA JUSTICIA ALIMENTARIA.

JUSTICIA ALIMENTARIAk web-orriaren erabiltzaileei ziurtatzen die 2016/679 Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (EB) betetzen duela, eta datu pertsonalen sekretua, konfidentzialtasuna eta osotasuna babestera bideratutako legeek eta erregelamenduek ezarritako segurtasun-neurriak ezarri dituela.

Datu pertsonal horiek izaera pertsonaleko datuen babesak ezartzen dituen mugen eta eskubideen arabera erabiliko dira.

Datu pertsonalen bilketaren eta tratamenduaren helburua erabiltzaileari arreta administratibo eta komertziala ematea da. JUSTICIA ALIMENTARIAk bere eskuetan dituen datu pertsonalen erreserba, sekretua eta konfidentzialtasuna bermatzeko konpromisoa hartzen du. JUSTIZIA ALIMENTARIAn zure datu pertsonalak tratatzen ari garen jakiteko eskubidea duzu, eta hortaz, zure datu pertsonalak kontsultatzeko, oker daudenak zuzentzeko edo bildu ziren horretarako beharrezkoak ez direnean ezabatuak izan daitezen eskatzeko aukera duzu.

LEGE OHARRA LSSI – CE

Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea (LSSI-CE) betez, JUSTICIA ALIMENTARIAk jakinarazten dizu webgune honen titularra dela. Lege horretako 10. artikuluarekin bat, honako datu hauek ematen ditu:

Webgune honen titularra: JUSTICIA ALIMENTARIA

IFZ: G58429077

Sozietatearen helbidea: Floridablanca kalea 66-72, 08015 Bartzelona (Bartzelona)

ERABILTZAILEAK

Atari honetan sartzeak ERABILTZAILE izaera ematen dizu, eta, hortaz, sartzeko momentutik, hemen adierazitako Erabilera Baldintza Orokorrak onartzen dituzu. Baldintza horiek bete egingo dira, kasu bakoitzean bete beharreko Kontratazio Baldintza Orokorrak edozein direla ere.

ATARIAREN ERABILERA

Web-orriak JUSTICIA ALIMENTARIArenak edo lizentzia ematen duten horienak diren informazioak, zerbitzuak, programak edo datuak (aurrerantzean “edukiak”) eskaintzen dizkio ERABILTZAILEari,. ERABILTZATZEak ataria erabiltzeak dakarren erantzukizuna onartzen du. Erantzukizun hori zerbitzu edo eduki jakin batzuetara sartzeko beharrezkoa izan daitekeen erregistrora ere hedatzen da.

Erregistro horretan, ERABILTZAILEak egiazko eta legezko informazioa eman beharko du. Erregistro horren ondorioz, ERABILTZAILEari pasahitz bat ematea gerta daiteke, eta, horrela izatekotan, erabiltzailea horretaz arduratu beharko da, hura modu arduratsu eta konfidentzial batean erabiliz. ERABILTZAILEak konpromisoa hartzen du JUSTICIA ALIMENTARIAren atarian dauden edukien eta zerbitzuen erabilera egokia egiteko, eta honako hauetarako EZ erabiltzeko:

  1. legez kontrako edo fede onaren eta ordena publikoaren kontrako jarduerak egiteko;
  2. eduki edo propaganda arrazista, xenofoboa, pornografiko-ilegala, terrorismoaren aldekoa, edo giza eskubideen aurkakoa zabaltzeko;
  3. JUSTICIA ALIMENTARIAren, bere hornitzaileen edo hirugarrenen sistema fisiko eta logikoetan kalteak eragiteko, edo sarean birus informatikoak edo kalteak eragin ditzakeen beste edozein sistema fisiko edo logiko sartzeko edo zabaltzeko;
  4. beste erabiltzaile batzuen posta elektronikora sartzeko eta hori erabiltzen saiatzeko, eta haien mezuak aldatzeko edo manipulatzeko; JUSTICIA ALIMENTARIAk pertsonen duintasuna kaltetzen duten; diskriminatzaileak, xenofoboak, arrazistak edo pornografikoak diren; gazteei edo haurrei kalte egiten dieten; ordena edo segurtasun publikoaren kontra jokatzen duten eta, azken finean, argitaratzeko egokiak ez diren mezu horiek ezabatzeko eskubidea gordetzen du. Nolanahi ere, JUSTICIA ALIMENTARIA erakundea ez da erabiltzaileek foroetan, txatetan edo parte hartzeko beste edozein tresnatan adierazitako iritzien erantzule izango.

JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

JUSTICIA ALIMENTARIA bere web-orriko jabetza intelektual eta industrialeko eskubide guztien titularra da, baita bertan dauden elementuena ere (hala nola irudiak, soinua, audioa, bideoa, softwarea edo testuak; markak edo logotipoak, kolore konbinazioa, estruktura eta diseinua, aukeratutako materialak, beharrezkoak diren programak, sarbidea eta erabilera, etab.).

Eskubide guztiak erreserbatuta. Jabetza Intelektualaren Legearen 8. artikuluan eta 32.1. artikuluko bigarren paragrafoan xedatutakoaren arabera, debekatuta dago web-orri honetako eduki guztiak edo batzuk JUSTICIA ALIMENTARIAren baimenik gabe erreproduzitzea, banatzea eta publikoki komunikatzea, edo horiek merkataritza helburuekin eskuragarri jartzea, edozein euskarritan eta edozein baliabide tekniko erabiliz. ERABILTZAILEak JUSTICIA ALIMENTARIAren Jabetza Intelektual eta Industrialeko eskubideak errespetatzeko konpromisoa hartzen du. Atariko elementuak ikusi ahal izango ditu, edota horiek inprimatu, kopiatu edo beren disko gogorrean edo beste edozein euskarritan gorde, betiere bere erabilera pertsonal eta pribaturako bada. ERABILTZAILEak ezin izango du JUSTICIA ALIMENTARIAren webguneetan instalatutako edozein babes- edo segurtasun-sistema kendu, aldatu, saihestu edo manipulatu.

BERMEAK ETA ERANTZUKIZUNA BAZTERTZEA

JUSTICIA ALIMENTARIA ez da, inola ere, honako hauek eragin ditzaketen kalteen erantzule: edukien okerrak edo hutsak, ataria erabilgarri ez egotea, edo edukietan birus edo programa gaiztoak zabaltzea. Hala ere, horiek ekiditeko neurri teknologikoak hartu ditu.

ALDAKETAK

JUSTICIA ALIMENTARIAk atarian egokitzat jotzen dituen aldaketak egiteko eskubidea izango du, aldez aurretik jakinarazi gabe. Hala, horretan ematen diren edukiak eta zerbitzuak aldatu, ezabatu edo gehitu ahal izango ditu, baita bere atarian horiek aurkezteko edo kokatzeko modua aldatu ere.

ESTEKAK

Web-orrian beste webgune batzuen estekak edo hiperestekak badaude, JUSTICIA ALIMENTARIAk ez du inolako kontrolik izango beste webgune horietan edo horien edukietan. Hortaz, JUSTICIA ALIMENTARIAk ez du inolako erantzukizunik izango beste webgune baten edukiengatik, eta ez du hiperesteka edo webgune horietako materialen edo informazioaren eskuragarritasun teknikoa, kalitatea, fidagarritasuna, zehaztasuna, zabaltasuna, egiazkotasuna, baliozkotasuna edo konstituzionaltasuna bermatzen. Halaber, kanpoko lotura horiek sartzeak ez du esan nahi atzean dauden erakundeekin inolako elkarketarik, fusiorik edo partaidetzarik dagoenik.

BAZTERTZEKO ESKUBIDEA

JUSTICIA ALIMENTARIAk Erabilera Baldintza Orokor hauek betetzen ez dituzten erabiltzaileei atarirako edota bertan eskainitako zerbitzuetarako sarbidea aldez aurretik abisatu gabe ukatzeko edo kentzeko eskubidea gordetzen du, bere edo hirugarren baten eskariz.

OROKORTASUNAK

JUSTICIA ALIMENTARIAk honako baldintza hauek ez betetzea eta ataria behar ez bezala erabiltzea zigortzen saiatuko da, zuzenbidearen araberako ekintza zibil eta penal guztiak baliatuz.

HONAKO BALDINTZA HAUEN ALDAKETA ETA IRAUPENA

JUSTICIA ALIMENTARIAk hemen zehaztutako baldintzak aldatu ahal izango ditu edozein momentutan, horiek behar bezala argitaratuz. Baldintzen indarraldia beren esposizioaren araberakoa izango da, eta indarrean izango dira behar bezala argitaratutako beste batzuek horiek ordeztu edo aldatu arte.

APLIKA DAITEZKEEN LEGEAK ETA JURISDIKZIOA

JUSTICIA ALIMENTARIAren eta ERABILTZAILEaren arteko harremana Espainian indarrean dagoen araudiaren arabera arautuko da, eta edozein gatazka lehen aipatutako hiriko Epaitegietan eta auzitegietan konponduko da.

Azkenik, ERABILTZAILEak datuak eskuratzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango ditu, eta komunikazio komertzial elektronikoak bidaltzeko emandako baimena atzera bota ahal izango du, honako helbide honetara e-mail bat bidaliz: info@redalimentaccion.org