BA AL DAKIZU ZER DEN ALIMENTACCIÓN?
ALIMENTACCIÓN Bidezko Elikadurak eta Hegoak lideratutako gizarte-hezkuntzazko programa bat da. Programan ikastetxeekin lan egiten da gure elikadurari buruzko gaiak jorratzeko, batez ere, elikadurak, iparralde zein hegoalde globalean, inguruari, osasunari eta pertsonen eta komunitateen bizi-baldintzei nola eragiten dien aztertzeko.
HEZKUNTZA BALIABIDEAK
Hainbat eta hainbat hezkuntza-baliabide eskaintzen dizkizugu, zure eguneroko lanean lagungarriak izango direlakoan.
Azken urteotan, gure lankidetza-sareari, dinamikei eta hausnarketa partekatuari esker, material berritzaile ugari sortu eta bildu ditugu, hezkuntza-prozesuan laguntzeko helburuz.