ZER DIRA ETA ZER PROPOSATZEN DUTE PEDAGOGIA KRITIKOEK?

BESTELAKO HEZKUNTZA

Pedagogia kritikoek hezkuntza-harremanean nahasitako zentzuen, prozesuen eta subjektuen ikuspegi sozial eta politikoa proposatzen duten ikuspegiak hartzen dituzte.

MUNDUA ULERTZEA

Gaitasunak garatzea, aurrean ditugun problematikak kritikoki aztertzeko, tokiko eremuaren eta eremu globalaren arteko konexioak ezartzeko eta gizarte justiziarekin, berdintasunarekin eta iraunkortasunarekin konprometitutako ekintza indibidual eta kolektiboak abian jartzeko.

BEGIRADA KONPROMETITUAK

Ikuspegi feministak eta ekosozialak txertatzea; izan ere, horiek beharrezkoak dira gizakiak beren artean eta planeta mugatu batekin lotzen duten interdependentzia eta ekodependentzia aintzat hartzeko, eta bizitzaren iraunkortasuna bermatuko duten proposamenak artikulatzeko.

CURRICULUMA PRAXI GISA

Sozialki garrantzitsua den ezagutza sortzea.
Edukiak diziplinarteko ikuspegietatik antolatzea, horiek emango baitute, alde batetik, errealitatearen interpretazio-ikuspegia garatzeko aukera, eta, bestetik, ikasleek, beren ekintza sozial eta herritarraren bitartez, errealitatean esku-har dezaten beharrezkoa den ulermena.

PRAKTIKA PEDAGOGIKO KOKATUA

Ikasketa integrala -etikoa eta politikoa, emozioetatik eta gorputzetatik…- errazten duten metodologien bitartez. Metodologia horiek gazteen inplikazio aktiboa bilatzen dute -beren testuinguruetako baldintza partikularren, beren esperientzien eta biografien arabera-, ikerketa sustatzen dute, alternatibak sortzen laguntzen dute eta inguruko eragileekin antolatzea eragiten dute.

IKASTETXEAK SORTZEA….

ikastetxe inklusiboak, demokratikoak eta berritzaileak, pertsona kritikoak eta bizitzaren iraunkortasunarekin konprometituak sortzen laguntzen dutenak.

Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu gure Facebook orria

Beste ikuspegi batzuk

Pedagogia kritikoak

Herriek eskubidea dute elikagai osasuntsuak eta kulturalki egokiak izateko, metodo iraunkorren bidez ekoitziak…

GEHIAGO JAKIN

Genero-ikuspegia

FAOren arabera, Hego Globaleko herrialde gehienetan, nekazaritzako ekoizpenaren % 70 emakumeen esku dago…

GEHIAGO JAKIN

Ekonomia eraldatzaileak

Zalantzarik gabe, munduan gehien erabiltzen den sistema ekonomikoa…

GEHIAGO JAKIN