ZERTARAKO GENERO IKUSPEGIA?
ELIKADURA SEGURTASUNERAKO
FAOren arabera, Hegoalde Globaleko herrialde askotan, nekazaritza ekoizpenaren % 70 emakumeen eskuetan dago, baina haien lanari ezikusia egiten zaio, ez baitute ordainik, aintzatespenik edo lurraren jabe izateko aukerarik.
SOLDATA-ARRAKALAREKIN AMAITZEKO
Elikagaien eraldaketarekin eta merkaturatzearekin lotutako lan asko emakumeek egiten dituzte, baina lan horiek merkeago ordaintzen dituzte eta lan-baldintza prekarioagoak izaten dituzte.
LAN EZ ORDAINDUA NABARMENTZEKO
Informazioa eskuratzea, menua antolatzea, elikagaiak erostea, prestatzea eta kontserbatzea, hondakina birziklatzea, familia sasoiko elikadura osasungarrian eta freskoan heztea… Horiek, tradizionalki, emakumeen eginkizunak izan dira; bizitzaren erreprodukziorako ezinbestekoak dira, baina ez dira ordaintzen.
PUBLIZITATEAREN GENEROKO JOERAREKIN AMAITZEKO
Emakumeak publizitate apeu gisa erabiltzen gaituzte, eta hala generoko rolak eta diskriminazioak betikotzen dituzte.
Elikagaien industriak gure elikadura baldintzatzeko produktuak eta mezuak garatu dituzte, susmagarriak diren parametroetan.
GAINERA…
- BIOANIZTASUNA babesten dugu.
- LANDA ERMUA BIZIRIK mantentzeko ezinbestekoak gara.
- «TOKIKO KULTURA GASTRONOMIKOA gordetzen dugu».
- «Ekofeminismotik, PERTSONAK ETA BIZITZA merkatuaren interesen aurretik jartzen ditugu».