Erreferentzia-teknika

Lucía López Marco

Albaitaria; Agroekologia, Landa Garapena eta Nekazaritza Turismoa Masterra; eta Kazetaritza eta Komunikazio Zientifikoa Masterra. Esperientzia du nekazaritza eta abeltzaintza iraunkorreko proiektuetan, landa garapeneko proiektuetan eta gizarte berrikuntzako proiektuetan, baita gai horien komunikazioan eta zabalkundean ere. Garapenerako lankidetza proiektuetan parte hartu du Bolivian, baita Mediterraneoko nekazaritza, basogintza eta artzaintza uztartzen duten zenbait ikerketa-proiektu kooperatibotan ere. Halaber, esperientzia du proiektuen komunikazioan.

Garatutako proiektuak

2021-2023. Sembrando y cuidando soberanía alimentaria: una propuesta de educación para el desarrollo y la ciudadanía global para incluir el derecho a la alimentación y el desarrollo sostenible con enfoque de género en Formación profesional.

Aragoiko elikadura-eredua eraldatzen laguntzeko helburua du, ikuspegi feminista duten Elikadura Burujabetzaren eta Garapen Iraunkorraren alde. Horretarako, Lanbide Heziketako ikasleek eta irakasleek kontzientzia har dezaten lortu nahi du proiektuak, horien etorkizuneko lanbide-jarduerari begira. Elikadura-katearekin zerikusia duten LHko ikastetxeei eta horien protagonistei (irakasleak eta ikasleak) bidelaguntza ematen die, Hiritartasun Globalerako Hezkuntza (HGH) ikuspegia curriculum- eta hezkuntza-jardueran txertatzen lagunduko duten esperientziak, tresnak, baliabideak eta prestakuntza sortzeko eta garatzeko helburuz.

2021-2023. Sembrando y cuidando soberanía alimentaria II: Conociendo la agroecología y la ESS en FP con perspectiva de género y de sur global para avanzar en el desarrollo sostenible y la lucha contra el cambio climático.

Aragoiko elikadura-eredua eraldatzen laguntzeko helburua du, ikuspegi feminista duten Elikadura Burujabetzaren eta Garapen Iraunkorraren alde. Horretarako, Lanbide Heziketako ikasleek eta irakasleek kontzientzia har dezaten lortu nahi du proiektuak, horien etorkizuneko lanbide-jarduerari begira. Elikadura-katearekin zerikusia duten LHko ikastetxeei eta horien protagonistei (irakasleak eta ikasleak) bidelaguntza ematen die, Hiritartasun Globalerako Hezkuntza (HGH) ikuspegia curriculum- eta hezkuntza-jardueran txertatzen lagunduko duten esperientziak, tresnak, baliabideak eta prestakuntza sortzeko eta garatzeko helburuz.

2022. Cultivando un pirineo sostenible. Una propuesta de sensibilización sobre el derecho a la alimentación y el desarrollo sostenible con enfoque de género en secundaria.

La Jacetania eta Alto Gallego eskualdeetako gazteak gure elikaduraren tokiko eta mundu mailako gizarte-, ingurumen- eta ekonomia-inpaktuari buruz kontzientziatzeko helburua du, baita tokikoa kontsumitzearen eta elikadura burujabetza bilatzearen garrantziari buruz ere, genero-ikuspegia kontuan hartuta.

2022-2023. Club de Lectura Rural para un Desarrollo Sostenible

Herritarrak oro har eta, batez ere, gazteak GIHei buruz kontzientziatzea, landatartasun- eta genero-ikuspegiarekin eta hegoalde globaleko ikuspegiarekin. Horretarako, landa-eremuko irakurketa klub bat sortuko da eta idazleekin online topaketak eta aurrez aurreko topaketak egingo dira.

Erlazionatutako berriak

  • BASALANDAREAK

    Basalandareek 🌱 propietate ugari dituzte, eta erabilera asko dituzte haiekin presta daitezkeen platerei dagokienez 😉 Alimentacción programatik, hainbat plater egin ditugu Zaragozako Rodanas de Épila [...]

    2023/07/10

  • TAILERRAK: «CUINANT SOBIRANIA ALIMENTÀRIA»

    Asko gustatu zaigu Bartzelonako ostalaritza eskolako 🍽️ Sukaldaritzako zikloko bi talderekin “Cuinant Sobirania Alimentària” tailer bi egitea 🤩  

    2023/07/10

  • HEZIKETA ZIKLOETAKO IRAKASLEEN TOPAKETA

    Andaluziako, Madrilgo eta Euskadiko hainbat ikastetxetako Haur Hezkuntza eta Dietetika heziketa zikloetako irakasleen topaketa: esperientziak partekatzea, taldean lan egitea, Haur Eskola bisitatzea eta Haur Eskoletako [...]

    2023/07/10

  • NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA EKOIZPENA ERDI MAILAKO ZIKLOA

    Sierra del Segura BHIko (📍Beas de Segura, Jaén) Nekazaritza eta Abeltzaintza Ekoizpena Erdi mailako Zikloko 2022-2023 ikasturteko ikasleek Creación Comunicación Participativa taldearekin batera ▶️ eta [...]

    2023/07/10