Erreferentzia-teknika

Federico Dureiko Alentorn

Honako ikasketa hauek ditu: Nazioarteko Harremanak Uruguaiko Errepublikako Unibertsitatean, Gizarte eta Kultura Antropologia Bartzelonako Unibertsitatean eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko IGOP institutuak antolatutako “Estarter” graduondokoa.
Hogei urte baino gehiago daramatza Giza Eskubideen arloko zenbait GKEtan boluntario gisa (Amnesty International, Observatori DESC, Fundació Bayt al-Thaqafa etab.). Beti izan du interesa prozesu eta sinergia komunitarioetan, eta, hortaz, Bartzelonara iritsi zenetik, dinamika horiek elikadurarekin, agroekologiarekin eta ekonomia sozial eta solidarioekin lotzen dituzten hainbat proiektutan lan egin du.

Garatutako proiektuak

2023-2025. Programa Planetacció

Barcelonés eskualdean sozioekonomikoki ahulak diren zonaldeetako hamabi BHItara zuzendutako programa da (hain zuzen, Bartzelonako Nou Barris, Ciutat Vella eta Horta-Guinardó barrutiak eta Santa Coloma de Gramanet), eta 2023tik 2025era bitartean garatuko da.

Sozioekonomikoki ahulak diren zonaldeetako bigarren hezkuntzako hezkuntza-komunitateko eragileak, irakasleak, gazteak eta guraso elkarteak ahalduntzen eta horien gaitasunak indartzen lagundu nahi du programak. Hala, giza eskubideetan oinarritutako genero-ikuspegi batetik, Kataluniako gizarte-ehunak gaur egungo elikadura-sistema industriala eraldatzeko duen gaitasuna indartzea da helburu nagusia; izan ere, sistema horrek genero-desparekotasunak, eskubideen urraketak, eta klima-, ingurumen-, gizarte- eta osasun-larrialdiak sortzen ditu. Hala, planetaren mesedera dagoen eta hegoalde zein iparralde globaleko pertsonen eta herrien elikadura burujabetza sustatzen duen nekazaritza- eta elikadura-eredu iraunkor baten alde lan egingo du.

Programa, bada, ADSIS fundazioarekin batera burutzen da, eta Kataluniako Generalitatearen nazioarteko lankidetzako agentziaren finantzamendua du.

2022-2023. Projecto PlanetAcció: “construint entornos alimentarios sostenibles”.

EstBarcelonés eskualdean sozioekonomikoki ahulak diren zonaldeetako zazpi BHItara zuzendutako proiektua da (hain zuzen, Bartzelonako Nou Barris, Ciutat Vella eta Horta-Guinardó barrutiak eta Santa Coloma de Gramanet), eta 2023tik 2025era bitartean garatuko da.

Proiektuaren helburua da gaur egungo elikagaien industriak eragindako gizarte eta ingurumen arazoei buruzko kontzientzia kritikoa sortzea, eta eredu etikoagoetara eta iraunkorragoetara igarotzeko behar diren aldaketak egiteko tresnak ematea.

Proiektua ADSIS fundazioarekin batera burutzen da, eta Kataluniako Generalitatearen nazioarteko lankidetzako agentziaren finantzamendua du.

2019-2023. Alimentacció en la Formació Professional

Estatu-mailako hitzarmena da, elikadura burujabetza Lanbide Heziketaren hezkuntza-etapara hurbildu nahi duena. Bere helburua lanbide-arlo desberdinetako irakasleekin lan egitea da, elikadura eskubidea, garapen iraunkorra eta genero-ikuspegia hezkuntza-metodologia berritzaileen bitartez txertatzeko. Metodologia horiek gaitasun kritikoa duten profesionalak trebatzen eta elikadura-sistema osasungarriago, bideazkoago eta iraunkorrago bat lortzen lagunduko dute.

2020-2023. Alimentar és educar: Construint models d’alimentació sostenible d’alimentació escolar.

Izaera integraleko gizarte eta hezkuntza proiektu bat da, Bartzelonan sozioekonomikoki ahulak diren barrutietako ikastetxeetan elikadura jasangarria sustatzeko helburua duena (hain zuzen, Bartzelonako Nou Barris, Ciutat Vella eta Horta-Guinardó barrutietan). Hainbat ekintzen bitartez, ikasleen ama diren emakumeen ahalduntzeko eta parte-hartze politikoko prozesuak lagunduko dira. Guraso elkarteetako eragile horiek, beraz, sentsibilizazio-eragile bilakatuko dira, jantoki jasangarrien eredu baterako trantsizioa lideratzeko; eta, aldi berean, irakasleei tresnak eta baliabideak eskainiko zaizkie elikadura burujabetza eskola-curriculumean txertatzeko.

Erlazionatutako berriak

  • BASALANDAREAK

    Basalandareek 🌱 propietate ugari dituzte, eta erabilera asko dituzte haiekin presta daitezkeen platerei dagokienez 😉 Alimentacción programatik, hainbat plater egin ditugu Zaragozako Rodanas de Épila [...]

    2023/07/10

  • TAILERRAK: «CUINANT SOBIRANIA ALIMENTÀRIA»

    Asko gustatu zaigu Bartzelonako ostalaritza eskolako 🍽️ Sukaldaritzako zikloko bi talderekin “Cuinant Sobirania Alimentària” tailer bi egitea 🤩  

    2023/07/10

  • HEZIKETA ZIKLOETAKO IRAKASLEEN TOPAKETA

    Andaluziako, Madrilgo eta Euskadiko hainbat ikastetxetako Haur Hezkuntza eta Dietetika heziketa zikloetako irakasleen topaketa: esperientziak partekatzea, taldean lan egitea, Haur Eskola bisitatzea eta Haur Eskoletako [...]

    2023/07/10

  • NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA EKOIZPENA ERDI MAILAKO ZIKLOA

    Sierra del Segura BHIko (📍Beas de Segura, Jaén) Nekazaritza eta Abeltzaintza Ekoizpena Erdi mailako Zikloko 2022-2023 ikasturteko ikasleek Creación Comunicación Participativa taldearekin batera ▶️ eta [...]

    2023/07/10