DESKRIBAPENA

Palasaca jatetxean, produktu freskoa, ontzirik gabekoa, ekologikoa, artisau-ekoizpenekoa eta gertukoa lehenesten dute. Hondakinak eta energia gastua ere ahalik eta gehien murrizten dituzte, elikagaien hondakinak oiloei ematen zaizkie (horietatik arrautzak hartzen dituzte) eta gero baratzeko konpostera (horretatik barazkiak ateratzen dira), erlauntzak dituzte, basalandareak erabiltzen dituzte, garraio gehiena bizikletaz egiten da… Eta hori guztia etxeko menua arrazoizko prezio batean emateko, nutrizio-oreka eta zapore-aniztasuna bilatuz.

LANKIDETZA-MOTA

  • Tailerretan eta hitzaldietan parte hartzea
  • Praktiketako ikasleak hartzea