ZER DIRA EKONOMIA ERALDATZAILEAK?

ZALANTZARIK GABE, MUNDUKO SISTEMA EKONOMIKO NAGUSIA KAPITALISMOA DA…

Haren balioak baliabideen, boterearen, kapitalaren, informazioaren eta ekoizpen-bitartekoen metaketan eta horiek esku gutxitan kontzentratzean oinarritzen dira. Ondorioz, eredu horrek gero eta pertsona gehiago uzten ditu alde batera eta baliabiderik gabe, eta, maiz, giza eskubideei eta planetako bizitzari erasotzen die.

Enpresa kapitalista handiek irabaziak metatzen dituzte, kontserbazioan inbertitzeko gai ez diren herrialdeetako baliabide naturalak esplotatu bitartez, lan erreproduktiboari ezikusia eginez eta emakumeek eta batez emakume arrazializatuek edota baliabiderik gabeko emakumeek egiten dituzten enpleguak prekarizatuz.

EREDUA IRAULTZEA

Ekofeminismoak bestelako eredu ekonomiko bat proposatzen du, hain zuzen, giza-bizitza ingurunearen osasunaren eta beste pertsona batzuekiko harremanaren menpe dagoela ulertzen duen eredua, eta batez ere zaintza-harremanen menpe. Inter eta ekodependentzia harreman horiek, beraz, BIZITZA ERDIGUNEAN jartzen duten eredu ekonomikoak diseinatzeko abiapuntua dira.

EKONOMIA EGITEKO HAMAIKA MODU

Agroekologia, ekonomia sozial eta solidarioa, ekonomia feminista, herri ekonomia, jatorrizko herrien ekonomia, ekonomia komunitarioa edo ekonomia ekologikoa… Horiek eredu ekonomikoa aldatzeko proposamena dira.

Ekonomia Eraldatzaile horiek hainbat ideia ematen dituzte, hala nola, desazkundea, etxeko lanen demokratizazioa, gizakion interdependentzia eta ekodependentzia, bizitze ona eta abar; eta horiek guztiek antolakuntza-eredu sozial eta ekonomiko jasangarriagoa eta iraunkorragoa eraikitzen laguntzen dute.

EREDU EKONOMIKOA ERALDATZEKO HEZTEA

Eredu kapitalistak hezkuntza-curriculumetan iragazi da, eta gizartea antolatzeko eta baliabideak kudeatzeko modu bakarra dela aditzera eman du; baina klima aldaketako eta gizarte bazterketa gero eta handiagoko testuinguru honetan, datozen belaunaldiek antolatzeko beste modu batzuk sortu beharko dituzte ondo bizi ahal izateko.

Hezkuntza-sistemak ereduaren azterketa kritikoa egiteko beharrezkoak diren tresnak, balioak eta konpetentziak emateko erronka du, eta bizitza erdigunean kokatzen duen eredu ekonomiko bidezkoa, berdintasunezkoa eta iraunkorra eraikitzeko oinarriak eman behar ditu.

BESTE IKUSPEGI BATZUK

Elikadura-subiranotasuna

Herriek eskubidea dute elikagai osasuntsuak eta kulturalki egokiak izateko, metodo iraunkorren bidez ekoitziak…

GEHIAGO JAKIN

Genero-ikuspegia

FAOren arabera, Hego Globaleko herrialde gehienetan, nekazaritzako ekoizpenaren % 70 emakumeen esku dago…

GEHIAGO JAKIN

Pedagogia kritikoak

Pedagogia kritikoek zentzumenen ikuspegi sozial eta politikoa proposatzen duten ikuspegi multzo bat hartzen dute.

GEHIAGO JAKIN