Erreferentzia-teknika
Anna Muñoz i Gil
Hezitzailea da, eta ikerketa-prozesuak eta prentsamendu kritikoa sortzeko prozesuak izugarri interesatzen zaizkio. Hezkuntzak errealitatea eraldatzeko duen ahalmenean sinesten du. Historian lizentziatua. Bigarren Hezkuntzako Irakaskuntza Masterra eta Gizarte Zientzietako Ikerketa Didaktikoa Masterra. Hainbat lan izan ditu, hala nola libretoak egiten, ikasleen kooperatibak sortzen, irakasleak prestatzeko prozesuetan eta ikuspegi feminista eta elikadura burujabetza hezkuntza-curriculumetan zeharkakotzen. 2018tik, Justicia Alimentarian lan egiten du, Valentziar Herriko delegazioko pedagogia arduradun gisa.
Garatutako proiektuak
2022. Arrelant el canvi: transversalitzant la sobirania alimentària amb perspectiva de gènere en els estudis del Màster Universitari en Professor/a d’Educació Secundària i la Facultat de Magisteri de la Universitat de València.
Valentziako Unibertsitateko Hezkuntza Fakultateko Bigarren Hezkuntzako Irakasle Unibertsitate Masterrean genero-ikuspegidun elikadura burujabetza txertatzea da proiektuaren helburua, GIH 2, 4 eta 5 helburuak zeharkakotuz.
2021. Nodrint i Educant en Sobirania Alimentària: una proposta educativa destinada a la Família Sanitària de Formació Professional.
Proiektuaren helburua GIH 2, 5 eta 12 helburuak lortzea da. Horretarako, genero-ikuspegidun elikadura burujabetza Lanbide Heziketako Osasun Arloko hezkuntza-curriculumetan txertatu nahi du.
2020. Pol·linitzar el canvi: projecte per a la transversalització de la sobirania alimentària a la Facultat de Magisteri de la Universitat de València.
Proiektuaren helburua genero-ikuspegia duen elikadura burujabetza Valentziako Unibertsitateko Hezkuntza Fakultateetan txertatzen laguntzea izan zen.
2019. Llaurant i cuinant sobirania alimentària. Una proposta educativa destinada a la Formació Professional d’Agrària i Hostaleria y Turisme.
Elikagaien ekoizpenaren eta eraldaketaren sektoreko profesionalen jarrerak eta jokabideak aldatzen laguntzeko lan egin zen proiektu honetan, genero-ikuspegidun Elikadura Burujabetzan eta Garapen Iraunkorreko Helburuetan oinarritutako ekoizpeneko, merkaturatzeko eta kontsumoko nekazaritza- eta elikadura-sistema baten alde.
2018. Dime que comes: transformando la alimentación escolar desde la Red de Escuelas por un mundo rural vivo.
GIH 12, 2, 5 eta 13 helburuak l’Horta eskualdeko 14 ikastetxetako eta Los Serranos eskualdeko Landa Ikastetxe Elkartu bateko irakaskuntzan zeharkakotzea izan zen proiektuaren helburua.
2017. Alimentaccion: red de escuelas por un mundo rural vivo (Fase II).
L’Horta eta Camp de Túria eskualdeetako zortzi ikastetxetako Hezkuntza Proiektuan Garapen Iraunkorra (GI) eta Elikadura Segurtasuna eta Burujabetza (ESB) zeharkakotzea izan zen proiektuaren helburua. Horretarako, proiektuak edukiak txertatu zituen irakasleen curriculum-programazioetan eta ikastetxeko kulturan eta beste ikastetxe batzuekiko sare-lana indartu zuen.
2016. Alimentaccion: red de escuelas por un mundo rural vivo.
Proiektuaren helburu nagusia genero-ikuspegidun Garapen Iraunkorra eta Elikadura Segurtasuna eta Burujabetza (GHI2) hezkuntza-prozesu formalean txertatzea izan zen, valentziar jendartearen jarrerak eta jokabideak aldatzen laguntzeko kontsumo eta ekoizpen iraunkorrago baten alde (GIH12).